Abstract

Lan honetan aditzoinaren eta partizipioaren arteko erlazioaren historian sakondu nahi dut. Datuen bidez ikusiko dugu beren arteko oposaketak diakronikoki ñabardura gehiago dituela sinkronikoki ematen duena baino eta, funtsean, euskara historikoan dakusguna ezin dela aitzineuskarara eraman bere horretan. Ildo honetatik, hipotesi indartsuago bat jarriko dut frogapean, alegia, aditzoin historikoa jatorriz Erdi Aroko lehen lekukotasunak baino lehen elkartu-eratorrien lotunean eragina izan zuten hots-aldaketa arau ezagunek sortutako irregulartasunen morfologizatzearen ondorio dela. Hipotesi honek, lehen azaldu gabe zeuden zenbait fenomeno (Trask-en *emanite erako aditz-izenak, adibidez) azaltzeaz gainera, aditz sistema historikoaren eraketarekin lotutako beste fenomeno batzuen sorreraz, izaeraz edota kronologiaz ere aurrerapenak egiteko aukera ematen digu, hala nola perfektuzko perifrasiez eta -itu partizipio pleonastikoez.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call