Abstract
Mixel Xurio Donibane Lohizuneko erretore zenak Jesu-Christoren Imitacionea (1720) euskarara itzuli zuen. Liburua autorea hil eta bi urtetara argitara eman zen, Bordelen, eta ondoren hainbat edizio izan zituen XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. XVII. mendearen hasieratik Lapurdiko zenbait eremutan, kostaldean batik bat, euskarazko literatura erlijiosoak artean ez bezalako loraldi bat izan zuen. Mendearen erdialdetik aurrera, ordea, ekoizpenak murriztu eta euskara maila apalago batean idazten hasi ziren. XVIII. mendearen lehenengo hamarkadetan Xurio salbuespena izan zen, lapurtera klasikoaren epigonoa. Xurioren garrantziagatik ere, orain artean ez da oro har aztertua izan, eta zor zaion edizio kritikoa ere faltan du. Beraren liburuaren azterketan aurrera egiteko helburuarekin, abiapuntu gisa XVIII. mendeko edizioak baliatu ditugu. Lanaren muina edizio hauen arteko filiazio harremana aztertzea da (recensio), filologiaren metodologia eta testu kritika baliatuz. Lekukotasunen filiazioa zehazteko, lehenik, liburutegi jakin batzuetan eskuragarri dauden ale digitalizatuak (guztira 14) bildu eta sailkatu ditugu (fontes criticae), Vinsonen (1891-1898) lanaren laguntzaz. Bigarrenik, ale bakoitzaren deskribapen formala egin dugu: azalak eta liburuaren atalak alderatu ditugu, eta azalik gabeko aleak zein ediziori dagozkion ere erabaki ahal izan dugu (collatio codicum). Atal honek informazio franko eman digu edizioen arteko filiazio harremanaren inguruan. Izan ere, edizioz edizio pasarte berriak txertatu izana lagungarri izan zaigu bakoitzaren oinarrian zein edizio erabili zen erabakitzeko. Hirugarrenik, edizio bakoitzetik hasierako eta bukaerako lagin bat hartu eta konparatu ditugu (examinatio eta selectio). Laginak txikiak izan arren, emaitzak oparoak dira, eta aurretik erantzun gabe genituen zalantzak argitzeko balio izan digute. Hasierako grabatuei, edukiaren atal banaketari eta konparaketan topatutako akats bateratzaileei eta aldaera berriei esker, edizioen arteko filiazio harreman proposamena egitea lortu dugu (constitutio stemmatis codicum).
Talk to us
Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have
Similar Papers
More From: Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.