Abstract

Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onbera (MPMO) oso patologia ezohikoa da, batez ere ugalkortasun-aroko emakumeetan agertzen dena eta pronostiko ona duena. Mesotelioma gaiztoa ez bezala, ez da asbestoarekin erlazionatzen, baina haren etiopatogenia ez dago argi oraindik. Zenbait tratamendu mota probatu izan badira ere, gaur egun ez dago aukerako tratamendurik. Donostia Unibertsitate Ospitalean (DUOn) MPMO duen 31 urteko emakume bat artatu zen duela gutxi. Diagnostikoa lesioaren biopsien azterketa anatomopatologikoaren bidez egin zen eta pazientea zitorredukzio-kirurgia eta kimioterapia intraperitoneal hipertermiko (HIPEC) bidez tratatu zen. Hiru hilera egindako OTan birgaixotze bat ikusi zen eta tratatzeko egindako ebakuntzako aurkikuntzengatik, asmo terapeutikoa alde batera utzi eta jarraipena egitea erabaki zen. Gaur egun pazienteak ez du sintomarik. Lan honen xedea patologia ezohiko honi buruz gaur arte argitaratutako informazioa biltzea da, praktika klinikoan diagnostiko eta tratamendurako erabakian laguntzeko. Horretan laguntzeko DUOn izandako kasuaren berezitasunak azaldu dira.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call