Abstract

Artikulu honek Koldo Mitxelenaren lanez geroztiko berreraiketan (bai eta Mitxelenaren beraren etimologia batzuetan ere) azaltzeke utzi diren zenbait eretzi heltzen die, Akitaniako SENI eta LOHI lekukotasunen bitartez. Alde batetik, sudurkaritasun arrastorik utzi ez duten bokalarteko *n-ak ditugu eta, bestetik, segmentu beraren bilakaeraren xehetasunak, arauaren ezarpenari eta kronologia erlatiboari dagokienez, antzinako konposozio-arauekiko harremana ere kontuan harturik (cf. Igartua 2002). Eztabaidagai horiek erro monosilabikoaren teoriaren barruan (Lakarra 1995 hh) garaturiko etimologia batzuk kolokan jar litzakete, eta areago teoria hankamotz utzi, bisilabo zahar zenbaiten eratorri izaera sistema-eskakizunez harago justifikatu ezean. Hemen, oztopo horiek gainditzeko (eta gainditu beharraren erakusgarri), bi hitz-familia berri proposatzen dira: zahi/zain eta behe/mehe bikoteek osaturikoak.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.