Abstract

Belleti & Rizzi (1988) lanetik aurrera, asko dira hizkuntzalaritza teorikoak predikatu psikologikoez eman dizkigun irakaspenak, baina ez dira horrenbeste izen edo adjektibo psikologikoek sortzen duten predikazioarekin lotutakoak. Adger & Ramchand-ek (2006) Eskoziako gaelikoaz egindako azterketa da salbuespen horietako bat. Hizkuntza honetan, egoera psikologikoa adierazten duten izenak daude, eta esperimentatzailea eta gaia, izen horiekin batera datozen preposizio sintagmak izaten dira. Euskaraz ere izen eta adjektibo psikologikoak daude, laket adibidez, eta gai lokatiboarekin batera jasotzen dira, hots, postposizio sintagma batekin. Esperimentatzailea, berriz, absolutiboarekin, ergatiboarekin edo datiboarekin marka daiteke egitura zein den. Lan honetan erakutsiko dugunez, gai lokatiboak osagai bakarra osatzen du izen eta adjektibo psikologikoarekin, bai gaelikoz bai euskaraz; ez, aldiz, esperimentatzaileak, zeina Predikatu Sintagma (Bowers 1993) baino goragoko buru bati zor zaion: Aplikatiboari, datiboaz markatzen denean, dela Adger & Ramchand-en Jabetza Aplikatibo burua, dela Pylkkänen-en Goi Aplikatiboa 2008 [2002], eta Boz buruari (Kratzer 1996, Berro 2015) esperimentatzailea ergatiboaz markatzen denean. Lana, Joakin Gorrotxategi irakasleari eskaini nahi diogu. Ez gara ikerkuntza eremu berekoak, baina eremu batetik bestera dagoen aldea gorabehera, hizkuntza da hiruron lurralde miresgarria, eta esaera zaharrak dioen bezala, Orhiko xoria, Orhin lakhet.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.