Abstract

Egun objektibotasun zientifikoaz hitz egitea horrek dituen hainbat ulerkeraz jardutea da. Adostasun zabala dago zientziaren filosofoen artean objektibotasun-balorazioak hainbat modutan egiten direla testuinguruaren arabera. Testu honek argudiatu nahi du ulerkera horiek ideia orokor komun bat dutela. Horretarako, gaiaren inguruko egungo hainbat ideia deskribatzen dira, besteak beste, arrisku epistemikoaren edo ulerkera negatiboaren ideia (Koskinen 2018). Horren harira, argitzen da arriskuan oinarritzen den ulerkera ez dela nahikoa, esanahi orokor bat eratu nahi badugu. Hau da, arriskuan oinarritzen den ikuskera negatiboa txanponaren alde bakarra da, beste aldean ikuskera positiboa du: ez da soilik arrisku epistemikoak identifikatzeko, ekiditeko edo leuntzeko prozesuak gehitzea, baizik eta balio ez-epistemiko legitimoak onartzeko prozesuak gehitzea ere bada. Eta azken horrek egun garatzen hasi den zedarritze-irizpide berriarekin du erlazioa. Hori islatzeko, kasu praktiko bat lantzen da: ekologian gertatu diren ebidentzien aukeraketa selektiboa.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call