Abstract

Artikulu honetan, Andima Ibinagabeitiak euskaraturiko lan argitaragabe bat editatu da: Lukrezioren De rerum natura, 1-43. Lan hori bere testuinguruan kokatzeko, Ibinagabeitiak euskaraturiko literatura-lanen zerrenda finkatzen ahalegindu gara; kontuan hartu dira itzulpen-lan argitaratuak, itzulpen argitaragabeak, eta baita aipu bidez ezagutzen ditugunak ere, itzulpen horien alerik ezagutu ez arren. Gainera, Ibinagabeitiak itzulpenaren inguruan zituen ideiak aztertu dira haren lanetan eta gutunetan, Lukrezio itzulgai gisa hautatzeko zein arrazoi izan zezakeen ulertzeko.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call