Abstract

Akuaponia akuikultura eta hidroponiaren konbinaketaren bidez arrainak zein landareak ekoizteko birzirkulazio-sistema bat da, non bakterio nitrifikatzaileek arrainek iraitzitako hondakin metabolikoak landareentzat ezinbertzekoak diren mantenugai bihurtzen dituzten. Akuikultura zein hidroponia sistema konbentzionalekin alderatuta, akuaponia sistemak ingurumen-inpaktu zein uraren erabilera murritzagoa aurkezten du. Hala eta guztiz ere, akuaponia sistemak arrain-irinarekiko daukan menpekotasuna nabarmentzekoa da. Hori dela eta, lan honetan, Tenebrio molitor (TM) intsektu espeziearen larbak arrainen dietan proportzio ezberdinetan gehitu dira (% 0, % 25 eta % 50), honek arrain-irina ordezkatzeko duen gaitasuna zehazteko ortzadar-amuarrainez (Oncorhynchus mykiss) eta letxugez (Lactuca sativa) osaturiko akuaponia sistema batean. Horretarako, dieta ezberdinekin elikaturiko akuaponia sistemetan uraren propietate fisiko-kimikoak (tenperatura, pHa, eroankortasun elektrikoa, eta nitrogeno konposatuen kontzentrazioa) eta ortzadar-amuarrainen zein letxugen hazkuntza ebaluatu dira. Uraren parametroei dagokienez, nahiz eta parametro batzuk maila optimoa gainditu, ez dute amuarrainen zein letxugen hazkuntzan eragin, sistema oro har orekan mantendu baita. Aipatzekoa da TM larbak gehitu ez diren tangetan letxugen hazkuntza handiagoa izan dela, baina TM larbak % 25ean gehitu direnean amuarrainen hazkuntzan hobekuntza nabarmen bat ikusi dela, eta horrela, egiaztatu da TM espeziearen larbek arrain-irinean oinarritutako pentsua ordezkatzeko duten ahalmena.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.