Abstract

Euskaraz hitz-bukaerako herskariek oso maiztasun txikia dute hiztegian, baina oso maiztasun handia solasean; /-t/ eta /-k/ kontsonanteak maiztasun handiko atzizki batzuetan aurkitzen baitira. Lan honetan hitz-bukaerako herskarien gauzatze fonetikoa aztertzen dugu, eta bereziki bi hitzen arteko kontsonante taldeetan jartzen dugu arreta. Datuak elkarrizketa libretik atera ditugu. Intentsitate neurketak erakusten du talde horietan kontsonanteak oso ahulak direla gehienetan. Espektrogramak miatuz baieztatzen dugu /-k/ eta /-t/ kontsonanteak beste kontsonante baten aurrean gehiengoetan galtzen edo hurbilkari ahostun gisa ahoskatzen direla. Bestalde, ahoskabetze gertakariak (adib. /k#b/ --> [p]) ez dira batere normalak gure corpusean.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call