Abstract

Osasunaren esparruan oro har, eta zehazki Osasun Publikoarenean, azken bi mendeetan ingurumenak osasunean duen eragina aztertzeak interesa piztu du. Marc Lalondek, 1974. urtean osasun-eredua garatu zuen, eta azpimarratu zuen bizi-ohiturek eta inguruko faktoreek osasunean zuten eragina. Artikulu honen helburu orokorra da faktore hauek haurraren garapen neuropsikologikoan nola eragiten duten aztertzea helburutzat duten INMA proiektuko hainbat lanen emaitza esanguratsuenak azpimarratzea. Hala nola, emakumeen bizi-estiloekin erlazionatutako gainpisu/obesitateak eta erretze-ohiturak asoziazio negatiboa erakutsi zuten haurraren garapen neuropsikologikoarekin. Elikadura-ohiturei dagokienez, ikusi zen arraina osasunerako onuragarriak zein kaltegarriak diren substantzien garraio dela. Emakume haurdunek jarraitzen zituzten ekimenei dagokienez, gure proiektuko emaitzek erakutsi zuten azido folikoaren dosi altuegi zein baxuegiek haurren garapen neuropsikologikoan eragin positiboak zituztela. Edoskitze naturalak autismoa bezalako jokabide-arazoentzat eragin babesgarria zuela erakutsi zuten gure ikerketek. Ingurumen faktoreek haurraren garapenean eta osasunean kalteak dakartzatela ikusi da. Berdeguneek duten eragina, ordea, onuragarria dela ikusi da. Lan honek haurdunaldian emakumeak jarraitzen dituen bizi-ohiturak eta osasun-sistemaren aholkuak zein emakumeak dituen ingurumen-esposizioak haurraren garapen neuropsikologikoan duen eragina erakutsi du.

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.