Abstract
Ingurumen Hezkuntza iraunkortasunaren alde jardungo duten indibiduoak eratzeko ezinbestekoa da. Horretan, hezkuntza ez formaleko baliabide eta zentroetara ikasleek egindako irteerak garrantzi handia dute. Irteerak ordea, ez dira ondo pasatzeko egonaldi hutsak izan behar, hau da, buruturiko jarduerek ikasketa bat bultzatu behar dute. Lan honetan, bi tailer aztertu dira Kutxa Ekogunearen Bigarren Hezkuntzarako prestakuntza-programaren barruan. Programa hori EAEko beste zentro batzuetan aurki dezakegun eskaintza zabalaren adierazgarria izan daiteke. Diagnosia honetan identifikaturiko ahulguneak eta indarguneak kontuan izanik, hobekuntza proposamen bat egin da, alde metodologiko eta pedagogiko ezberdinetan oinarrituz.
Published Version (Free)
Talk to us
Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have