Abstract

Artikulu honek bi ekarpen esanguratsu egiten ditu euskarazko eguraldi espresioen alorrean: batetik, erakusten du Eriksen, Kittilä eta Kolehmainen (2010) tipologia lanaren argitara euskarak eguraldi espresioetan joera duela argumentu tipora jotzeko prezipitazio gertaerak eta gertaera dinamikoak adieraztekoan eta argumentu tipoa eta predikatu tipoa baliatzen dituela gainerako eguraldi gertaeretan; azpimarratzekoa da euskarak zenbait kasutan NOR-NORK motako egitura iragankorrak baliatzen dituela tipo bietan, tipologikoki bakana dena. Bestetik, Gramatika Teorian izan diren eztabaidagai nagusi biri dagokienez, erakusten dugu (a) euskaran eguraldi aditzak noiz ezakusatibo noiz ezergatibo zein iragankor izan daitezkeela Bleotuk (2015) oro har iradoki duen bezala; eta (b) egitura iragankorretan sumatzen den pro subjektu isila ez dela espletiboa, eta hurbil dagoela egiazko argumentua izatetik (Chomsky 1981, Krejci 2014).

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call