Literatura unibertsalaren lanik onenak partekatzeko, elkarrizketan eta gozamenean oinarritutako hezkuntza-jarduera arrakastatsuenetako bat da solasaldi literarioa. Ikerketaren helburu orokorra da solasaldi literarioak, Oinarrizko Zeharkako Konpetentziak eta Esperientzia Eremuak, Haur Hezkuntzan garatzeko egokiak diren frogatzea. Esperientzia hau Donostiako ikastola batean landu da eta bost urteko 21 ikaslek (15 neska eta 6 mutil) parte hartu dute. Lau ipuinen solasaldiak aztertu ondoren, argi ikustenda solasaldi literarioak, estrategia metodologiko gisa, oso egokiak direla Haur Hezkuntzako Esperientzia Eremuak eta Zeharkako Oinarrizko Konpetentziak lantzeko. Gehien lantzen diren konpetentziak komunikazioa, elkarbizitza eta izaten ikastea dira. Ikasten ikasi eta ekiten ikasi konpetentziak, aldiz, askoz ere gutxiago lantzen dira. Lan honetan ondorioztatzen dena honako hau da: solasaldi literarioan irakaslearen rolak duen garrantzia, konpetentziak eta esperientzia eremuak garatzeko; kontuan izanik, hezitzailearen zeregin nagusia ikaslearen garapen osoa lortzea dela.
Read full abstract