Abstract

Salmonelosia, herrialde garatuetako toxiinfekzio ohikoenetariko bat da, Salmonella generoko bakterioek eragindakoa. Oro har, giza salmonelosia elikagai kutsatuekin lotzen da. Hala ere, animaliekin izandako kontaktua Salmonella generoaren transmisio bide garrantzitsua izan daiteke. Dortokak Salmonella serotipo desberdinen gordailuak direla frogatu da. Narrasti hauek etxeko maskota oso ohikoak direla kontuan izanda, osasun publikorako arriskutsuak izan daitezke, batez ere haurren artean. Horregatik, lan honetan 4,5,12:b:- formula antigenikoa duen serotipo monofasiko berri bat karakterizatu da. Aztertutako isolatu gehienak 5 urtetik beherako haurretan isolatu dira, Espainiako eskualde desberdinetan. Teknika molekular ezberdinen bidez, baieztatu da 4,5,12:b:- isolatuak Paratyphi B Javako iso- latu bifasikoekin genetikoki erlazionatuta daudela eta serotipo hori dela haren arbaso posiblea. Aztertutako anduien arteko homogeneotasun handiak iradokitzen du, andui horietaz infektatutako dortoken jatorria estuki lotuta dagoela, Espainian dortoken saltokiek banaketa-puntu komuna dutela, eta horrek patogeno honen sakabanaketan laguntzen duela.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call