Abstract
BiMEP-Biscay Marine Energy Platform- eta Mutriku Wave Energy Plant-eko azpiegituretan itsas energiaren inguruko ikerkuntza egiten da, itsas baldintza errealetan. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fluidoen Mekanikako laborategian dagoen olatu-kanala (12,5 × 0,6 × 0,7 m, luzera × zabalera × sakonera) azpiegitura horietan izaten diren baldintzak erreproduzitzeko gai da, eskala txikiago batean. Olatu-kanal horrek, pistoi motako olatu-sorgailu bat erabiliz, olatu monokromatiko eta pankromatiko mota desberdinekin lan egiteko aukera eskaintzen du. Ultrasoinuak erabiltzen dituzten zenbait zundak ur-gainazalaren desplazamendu bertikala neurtzen dute, eta tankearen amaieran kokatuta dagoen hondartzak, parabola-formadunak, olatuaren energia disipatzen du horren islapena murriztuz. «Reynolds Averaged Navier Stokes» (RANS) ekuazioetan oinarritutako zenbakizko modelo bat sortu da Star-CCM+ kode komertziala erabiliz, gainazal askean gertatzen diren fenomenoak simulatzeko. Zenbakizko modelo horren balioztatzea aurkezten da artikulu honetan, sakonera, olatu-altuera, uhin-luzera eta periodo desberdinak bateratuta eta egindako esperimentu sortarekin konparatuta. Emaitza guztiak fluxu potentzialaren teoriatik lortutako emaitza analitikoekin batera aztertu dira. Lan honetan aurkezten diren esperimentuek kanal horren eraginkortasunaren mugak ezartzen dituzte, olatuen sorkuntzari, hedapenari eta suntsipenari dagokienez. Etorkizunean egingo diren ikerkuntza-lanetako parametroak ezartzeko ere baliogarria izan da lan hau: egitura flotagarrien eta olatuen arteko interakzioa, olatu energiaren bihurgailuak eta ainguratze- eta amarradura-sistemak aztertuko dira.
Talk to us
Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have
More From: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria
Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.