Abstract

Mintz ereduak, bai zelularen bai zelulako organuluen arkitektura imita dezaketenez, erabilgarriak izan daitezke proteina-lipido elkarrekintzak, geruza bikoitzean txertatutako proteinen egiturak edo mintzen dinamika ikertzeko. Gainera, mintz ereduen diseinu kontrolatu bat egiteko aukera dagoenez, konposizio fisiko-kimiko eta tamaina jakineko egitura lipidikoak sor daitezke. Horrela, bada, mintz eredu hauek izan ditzaketen erabilerak gero eta ugariagoak izaten ari dira; horien artean ditugu, hain zuzen ere, fusio prozesua ikertzeko entseguak. Jakina da zeluletan fusioa oso prozesu garrantzitsua dela; espermatozoideek egiten duten obuluaren ernalketa, exozitosi konstitutibo eta arautua edo organuluen biogenesia, esaterako, fusio prozesuetan oinarritzen dira. Ikerketa honetan, izozte-urtze ziklo bidezko mintz ereduen fusio kontrolatu bat egiteko teknikaren efikazia neurtu da. tamaina (SUV, LUV eta MLV) eta konposizio molekular ezberdineko (fosfatidilkolina edota fosfatidilkolina, esfingomielina, fosfatidiletanolamina eta kolesterol kantitate ezberdineko) mintz ereduak erabili dira. Fusio maila erresonantzia bidezko energia transferentzia (FRET) izeneko teknikaz neurtu da, horretarako NBD-PE eta Rho-PE markatzaile fluoreszenteak mintz ereduetan txertatuz. Horrela, bada, ikerketa honetan honako hauek ikertu dira: saiakuntza mota hauetan erabili beharko liratekeen mintz eredu eta lipido mota egokienak, markatzaile fluoreszente kantitate eta izozte-urtze ziklo kopuru optimoak, eta fusio osteko egitura lipidikoen morfologia. Azkenik, teknika hau GUV deritzen mintz ereduak sortzeko baliagarria izan daitekeela frogatu da.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call