Abstract

Lan honetan, ingurumen analisirako metodologia planteamendu berri bat proposatu da. Horretarako, kimikariek eta biologoek baldintza kontrolatuetako esposizioa egiteko elkarlanean jardun genuen. Esperimentu honetan, muskuiluak eta lagin-biltze pasiboko tresnak hainbat mikrokutsatzaile hidrofoboren eraginpean jarri ziren. Batetik, kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren, lagin-biltze puntualen zein lagin-biltze pasiboen bitartez. Bestetik, muskuiluetan kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren. Biologoek, euren aldetik, muskuiluen azterketa histopatologikoa egin zuten. Azkenik, NMR-n oinarritutako metabolomika erabili zen muskuiluek kutsatzaileen aurrean ematen zuten erantzuna aztertzeko. Lau estrategien konbinazioarekin, kausa (kokteleko mikrokutsatzaileen kontzentrazioak eta muskuiluek metatutakoa) eta eragindako efektuak (histologia azterketetan behatutakoak) hobeto uler ditzakegu. kutsatzaileek eragiten dituzten aldaketak ulertzeko eta ondorioak azaltzeko metabolomika baliabide erabilgarria dela ondorioztatu genuen. kutsatzaileen koktelak errute goiztiarra eragin zien muskuiluei; izan ere, NMR metabolomika erabiliz, aldaketa metaboliko nabarienak errute-egunean ikusi ziren.

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.