Abstract

Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa (GGEA) espektro zabaleko gaixotasuna da, zeinak gaixotasun-multzo bat hartzen baitu barnean, gibel esteatositik hasi eta gibel-minbiziraino iritsi daitekeena. Haren garapenerako arrisku faktore garrantzitsuenak obesitatea eta intsulinarekiko erresistentzia dira, gaur egun osasun-arazo pandemikoa izatera iritsi direnak. Populazioaren %25ek gibel-esteatosia pairatzen duela uste da: datu hauek gutxi gorabeherakoak dira, gaixotasuna asintomatikoa izanik duen diagnosi zaila baita. Prebalentzia altuko gaixotasuna bada ere, nabarmentzekoa da gaur egun ez dagoela oraindik tratamendu estandarizaturik, ez eta hura hasteko momentu onenari buruzko akordiorik ere. Hala ere, bi dira gaur egun gehien erabiltzen diren tratamenduak: farmakologikoa, non intsulinarekiko erresistentzia hobetzen duten eta pisu galera eragiten duten farmakoak erabiltzen diren, eta dietetikoa, energia murrizketa delarik estrategiarik erabiliena. Bestetik, GGEAren tratamenduan konposatu fenolikoak erabilgarriak izan daitezkeela frogatu da in vitro eta in vivo egindako ikerketetan. Hala ere, entsegu klinikoetan lortutako emaitzek argi uzten duten bezala, oraindik ere ikerketa gehiagoren beharra dago konposatu fenolikoak gizakietan GGEAren tratamendu gisa erabili ahal izateko.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call