Abstract

Artikulu honetan ikerketa baten berri emango dugu, ume eta gazte etorri berriekin (10-14 urte) lan egiten duten 32 irakasleren adierazpenak oinarri hartuta; euskara irakasleak diramurgiltze programan (“Eusle”  eta HIPI  hizkuntza indartzeko programetan hain zuzen). Ikerketaren helburua bikoitza da: 1) ezagutzea ikasle etorri berriek identitateari lotuta zeintzuk zailtasun, oztopo eta gorabehera adierazten dituzten, eta horien inguruan irakasleek egiten dituzten gogoetak; 2) ezagutzea irakasleek ikasle etorri berrien identitateari lotuta egiten dituzten esku-hartzeak eta praktikak eta baita gaiaren inguruko haien gogoetak ere. Datuak irakasle horiek egin zuten formazio prozesu batean hartu ziren, “Ikasle iritsi berrienmurgilketan espezializatzeko ikastaroa” izenekoan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI); irakasleek idatzitako azalpenetatik datozdatuak, ikasleen identitatearen inguruan galdera bati erantzuteko. Datuak edukiaren analisiaren bidez aztertu eta kategorizatu dira. Ondorioen artean agertzen da ikerketako irakasleek eta ikasleek unera arte ez dutela identitate pluralaren kontzeptua ezagutu, ezta kontuan hartu ere. Batzuek zein besteek kontsideratu dute orokorrean identitatea gizarte edo lurralde bakar batekin lotzen dela, gehienetan jatorrizkoarekin. Irakasleek uste dute aurrerantzean haien usteak eta praktikak berrikusi beharko dituztela.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call