Abstract

Sektore aeronautikoan erabiltzen diren super-aleazio termorresistenteak lantzea erronka zaila da, ebaketa-erremintak azkar higatzen baititu. Horregatik, erreminta horien errendimendua hobetzeko, fabrikatzaileek, ebaketa geometriaren eragina ulertzea funtsezkoa dela uste dute. Hori dela eta, artikulu honetan erremintaren ebaketa sorbatzeko erradioak eta jaulkitze- zein azpijan-angeluek daukaten eragina aztertzen da. Abiapuntu gisa, diseinu esperimental (DOE) bat burutu da, non aurrean aipatutako hiru parametroen eragina kuantifikatzen den, Elementu Finituen Metodoaren (EF) bitartez. Ondoren, proba esperimentalei ekin zaie, EF softwaretik lortutako emaitza teorikoak balioztatzeko. Emaitzek erakusten dute ebaketa sorbatzearen erradioak erremintaren higaduran eragin zuzena daukala eta balio egokia aukeratuz erremintaren bizitza erabilgarria areagotzeko gai dela.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call