Abstract

Marteko iraganeko lurzoruan agerian utzitako ur-likidoaren aztarna geomorfologikoak noizbait izandako bizigarritasun-baldintzen berri ematen du, eta honek, bizitzari buruzko galderak egitera eramaten gaitu. Galdera hauek erantzuteko asmoarekin, 2020. urtean ESA-k eta NASA-k Martera ibilgailu robotiko bana bidaliko dituzte. Lortutako emaitzak ulertzeko eta interpretatzeko, garrantzitsua da lurreko arroka eta mineral analogoen ikerketak egitea. Ikerketa lan honetan, Armintza proposatu da kretazeo garaian gertatutako izaera alkalinodun itsaspeko sumendiaren ondoriozko azaleratzea Marteko analogo gisa. Laginen ikerketa geokimikoa egiteko, hurrengo Marteko misioetan erabiliko diren Raman eta Vis-NIR espektroskopia teknikak erabili dira. Espero zen bezala, konposatu nagusiak silikatoak (filosilikatoak) dira; hala ere, karbonatoak, sulfatoak eta oxidoak ere karakterizatu dira. Filosilikatoek garrantzi handia dute lehen mailako arroka magmatikoen meteorizazio-prozesuen adierazleak direlako eta ura beharrezkoa dutelako beren eraketarako. Gainera, filosilikatoak Marten aurkitu dira, bereziki oxia Planumen, ESA-ren Marteko ExoMars 2020 misioaren lurreratze-tokia baita Jezero kraterrean ere, NASA-ren Mars 2020 misioaren lurreratze-tokia.

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.