Abstract

90eko hamarkadatik egundaino bertsolaritzaren kategorizazioaz gogoetatu dutenen artean agerikoa da kontsentsua: bertsoa komunikazio-ekintza da, batez ere. Bertsolariak ingurukoekin komunikatu nahi du, bertsokidearekin bezainbat entzuleekin, eta, era berean, ingurukoen erreakzioak zuzenean eragiten dio bertsolariari. Hortik iragankortasuna: une jakin batean toki jakin batean gertatzen da bertsoaren ekintza, eta behin komunikazio zuzen hori gauzatutakoan, betiko desagertzen da. Bertsolari-txapelketak fenomeno aski berriak dira, bai behintzat egun nagusi den formatuan. 1935eko Bertso Gudua izan zen egungo Txapelketa Nagusien aurrekaria ezarri zuena, bertso-mundutik kanpoko eragileek antolatua, bertsoaz oso bestelako interesek bultzaturik –gerraurreko kultur eliteek bertsolaritzara jo zuten euskara eta euskal “espiritua” pizteko asmoz–. 80ko hamarkadatik aurrera egonkortu egin dira bertsolari-txapelketak, eta, egun, bertso-munduko ekitaldi pisutsuenak bilakatu dira, bai ikusgarritasun aldetik, bai sinbolikoki ere. Baina lehia arautua jokoan sartzean, hainbat distortsio gertatzen dira bertsoak hain berezko duen komunikazio-dimentsioan.

Full Text
Published version (Free)

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call