Abstract

Osasun-arlorako softwarean, beste esparru askotan bezala, erabilgarritasuna erronka handia da; batetik, datuak ugariak eta konplexuak direlako eta, bestetik, erabilera-testuingurua kritikoa delako. Jakina da langile klinikoek informazio kopuru egokia eskatzen dutela beren zereginak aurrera eramateko, eta, zentzu horretan, erabiltzaile-interfaze moldagarriak oso baliagarriak izan daitezke informazio-behar horiek asetzeko nahiz informazio-gainkargaren arazoari heltzeko. Erabiltzaile-interfazerako egokitzapenak inplementatu aurretik, baina, aldakorrak diren informazio-behar horiek identifikatu eta lehenetsi egin behar dira. Begi-arakatzaileak lagungarriak izan daitezke zeregin hauek erdiesteko, erabiltzaileen portaera bisuala antzeman baitezakete, zeina interesaren adierazle den. Zoritxarrez, arakatzaile horiek sistema hedatu batean erabiltzeak azpiegitura konplexuegia eskatzen du. Ekarpen honetan aztertu dugu ea erabiltzaileen portaera bisuala inferi ote daitekeen erabiltzaile horiek botiken segurtasunari lotutako arbel batean izandako elkarrekintzaren datuetatik abiatuz. Emaitzek aditzera eman dute bi alderdiak, hots, saguaren bidezko elkarrekintza eta portaera bisuala (karga kognitiboa), lotuta daudela; ezaugarri hauen arabera neurtuak, hurrenez hurren: saguaren ondoz ondoko bi kliken arteko denbora-tarteak eta sagu-pausatzeak, batetik, eta, bestetik, begiradaren finkapenaren iraupenak. Lanak eztabaidatzen du zer eragin izan dezakeen aurkikuntza horrek arbel medikoen egokitzapenen diseinuan.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.