Abstract
Tradizioz, Mikoleta eskuizkribuan txistukarien neutralizazioa aurreraturik zegoela uste izan da; alta, Ulibarrirekin (2015) bat, azalpen horrek ez du argitzen nolatan erabil daitekeen <s> grafema (ia) edozein txistukari adierazteko. Lan honek Mikoletaren Modo breve de aprender la lengua vizcayna testuko txistukarien azterketa grafofonologikoa dakar: erdal txistukariak garaiko aldaketa-dinamiken arabera azaltzeaz gain, euskaraz <s>-ren erabilera zabala azaltzeko proposamena aurkezten du. Halaber, euskal txistukarien sisteman neutralizazio aurreratuaren zantzuak ere bazirela proposatzen du.
Published Version
Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have