Abstract

Potasio-kanalak ia zelula guztien mintzean agertzen dira eta funtzio biologiko garrantzitsuak betetzen dituzte; besteak beste, korronte elektrikoak kontrolatzen dituzte zelula kitzikagarrietan. KV7 kanalen familia 5 kidez osatuta dago (KV7.1-KV7.5), eta horiek kodetzen dituzten geneak patologia esanguratsuekin erlazionatzen dira. KV7 kanalen estrukturak zelula-mintzean txertaturiko 6 segmentuz osaturiko ohiko estruktura partekatzen du; N- eta C-muturrak zelula barnekoak dira. Neuronetan, KV7.2 eta KV7.3 kanalak agertzen dira batik bat; M-korrontea sortuz, neuronen kitzikagarritasuna kontrolatzen duena. M-korrontearen erregulazioa konplexua da seinaleztapen-bidezidor desberdinen bidez erregula baitaiteke. Gq/11 proteinari akoplaturiko hartzaileen bidez erregulatzen da eta seinaleztapen-bidezidorra desberdina da aktibatutako hartzailearen arabera. Horrela, azetilkolinaren M1 hartzaile muskarinikoak KV7.2-aren korrontea inhibituko du PIP2-aren agorpenaren ondorioz. Bradikininaren hartzaileak, ordea, IP3-ak eragindako kaltzio-kontzentrazioaren igoeraren bidez inhibituko du. Mekanismo horietan, hainbat proteinak hartzen dute parte, hala nola kalmodulinak, proteina kinasek eta ainguratze-proteinek. Berrikuspen honetan, KV7.2 kanalari erreparatuko diogu, hainbat gaixotasunen partaide izateagatik eta haren erregulazio konplexuagatik, ikuspuntu farmakologiko batetik itu interesgarria izan baitaiteke.

Full Text
Paper version not known

Talk to us

Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have

Schedule a call

Disclaimer: All third-party content on this website/platform is and will remain the property of their respective owners and is provided on "as is" basis without any warranties, express or implied. Use of third-party content does not indicate any affiliation, sponsorship with or endorsement by them. Any references to third-party content is to identify the corresponding services and shall be considered fair use under The CopyrightLaw.