Abstract
Euskara estandarra, euskara batua, konposizionaltasunaren eta plurizentrikotasunaren ikuspegitik aztertzea du helburu lan honek. Horretarako, estandar konposizional eta plurizentriko terminoen definizioetatik abiatuta, euskara estandarraren (euskara batuaren) hautatzearen eta kodifikazioaren zenbait ezaugarri nabarmenduko ditugu arreta berezia jarrita aldakortasun kontzeptuan. Euskara estandarraren gaurko idatzizko erabilerei ere erreparatuko diegu, zehazki, Bizkaiko eta Iparraldekoei. Datu horien guztien argitan, eta kontuan izanik soziolinguistek zein ezaugarri nabarmentzen dituzten zentro anitzeko estandarretan, defendatuko dugu euskararen aldaera estandarra konposizionaltzat hartu behar dela.
Published Version
Join us for a 30 min session where you can share your feedback and ask us any queries you have